2 eta 3 urtekoak: barraketara irteera.

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 3 an, 2 eta 3 urtekoak barraketara irteera egin genuen.

Aste guztia egun horren zain egon ondoren, goizean goiz urduri eta pozik etorri ziren gure txikitxoak. Zeruan eguzkia zen nagusi eta kaleetan berriz haurren aurpegiek dena adierazten zuten. Barraketan gustura ibili ziren, nahi adina buelta eman zituzten, eta ondoren hamaiketako goxo-goxoa banatu ziguten andereñoek.

“Aspitoak” jan ondoren, ur freskoa edan eta berriro ere eskolara itzultzeko prest jarri ginen denok sokatik helduta. Oso ondo pasa genuen eta seguru datorren urtean berriro ere itzuliko garela festei hasiera ematera, bitartean…ondo pasa Beasaingo festak eta txintxo ibili!!