2016 EGUBERRIA IKASTETXEAN

Abendura iristeko oraindik aste batzuk falta zaizkigunean, urteroko bi lehiaketa hauen berri eman nahi dizuegu. Hauen bidez berriz ere, eta guztion partaidetzarekin, oporren aurretiko egunetan gure ikastetxea Eguberri giroaz jantziko dugu, Jesusen jaiotzaren ospakizuna eskolan eta familian hobeto bizitzeko asmoarekin.

Lehenengo lehiaketa, Gabonetako postalena, ikasleei zuzenduta dago. Hurrengo astetako eskola-saio batean garatuko da. Ohi denez, epaimahai batek ikastalde bakoitzeko postal bat aukeratuko du hurrengo fasera igarotzeko. Lan horietatik aurtengo irabazlea aterako da: postal garailea, saria jasotzeaz gain, eskolaren postal ofizialaren irudia izango da.

Jaiotzen txapelketaren oinarriak, aldiz, hauek dira:
- Bakarka edo taldeka har daiteke parte (taldean, gehienez, lau kide izango dira). Txapelketa hau ikasleentzat eta familientzat da.
- Neurria: gehienez 0.25 m²ko azalera. Parte hartzaile guztiei oinarria den ohola emango zaie.
- Sariketaren mailak:
-HH eta LHko 1. eta 2. mailak.
-LHko 3., 4. eta 5. mailak.
-LHko 6. eta DBHko 1. eta 2. mailak.
-DBHko 3. eta 4. mailak.
Talde batean maila ezberdinetako pertsonek parte hartzen badute, lana helduenaren kategorian sartuko da.
- Erositako irudiak eta elikagai galkorrak erabiltzea debekatuta dago.
- Maila guztientzako sariak izango dira, eta horretaz gain partaide denek opari txiki bana jasoko dute.
- Lanak emateko egunak: abenduaren 14a eta 15a (asteazken eta osteguna), 9etatik 9:30ak arte, eta eguerdiko 14:30etatik 15ak arte.
- Jaiotzak jasotzeko eguna: abenduaren 22a, osteguna, sari banaketaren ondoren. Bestela, 23an, ostirala, 9etatik 9:30etara.

Saritutako lanak Beasaingo dendetan ikusteko aukera izango dugu. Egileek arduratuko dira beren jaiotza dagokion lekura eramateaz abenduaren 23ean, eta bertatik jasotzeaz urtarrilaren 7an.

LANEN ERAKUSKETA:
Abenduaren 19tik 22ra, arratsaldeko 5etatik 7etara, sarrerako gelan.

SARI BANAKETA:
Abenduaren 22an, ikastetxeko patioan, arratsaldeko 6:30etan.

Hemen daukazue informazio-orria: klik