Afrika eta emakumea

Emakumearen eguna zela eta gure DBH 4. mailako ikasle batzuk Afrika eta Emakumearen inguruko aurkezpena prestatu zuten.
Larunbatean izan zen, martxoaren 7an, 17:00tan Beasaingo herriaren aurrean Igartzako jauregian. Ederki jardun zuten. Goierri telebistakoek elkarrizketa ere egin zieten. Internetetik ateratako informazioaz gain, testigantzetatik ateratako informazioa ere islatu zuten euren lanean, beraz, proiektu honetan euren kolaboratzaile izan diren Momar Samb, Amaia Alonso eta Bithy Diop ere aipatu zituzten euren eskertzan, eta nola ez, La Salleko familia zabala.