AGENDA 21

Gaur, apirilaren 26an, berriro udaletxean egon gara, baina kasu honetan alkatearekin egoteko.
Eskola guztien artean prestatutako eskaerak eta konpromezuak adierazi ditugu banaka. Alkateak tarteka erantzun du eta oso argi gainera. Esan digu, gugandik hasita gauza asko egin ditzakegula: janaria erosterakoan aukeratu ontziratzerik gabekoak, txikleak ez bota lurrera, litxarkeriak jaten ditugunean zakarrontziak erabili, zakarrontzietan zakarrak ondo sailkatu... Beraiek ere gure eskaerak hobeto aztertzekotan gelditu dira eta bukaeran hamaiketako osasungarria eman digute: mandarinak eta pasta integralak.
Amaitzeko, taldeko argazkia atera dugu!
Aipatzekoa da, baita ere, gure ikasleek izan duten jarrera ezin hobea!
Gogoratu lan hau denona dela, ingurumena zaintzea gure esku dagoela!