AGENDA 21: elikadura jasangarria

Gaur asteartea, apirilak 12, udaletxera joan gara urtero bezala, Agenda 21eko Eskolen Arteko Foroan parte hartzera.
Han beste eskoletako ikasle ordezkariekin elkartu gara eta taldeka jarri gara aurten landu dugun "Elikadura Jasangarria" gaiari buruzko ondorio, konpromezu eta proposamenak elkarjartzeko. Bukaeran, denok elkartu gara eta adostu ditugu taldeetan ateratako ideia guztiak. Oso gustura egon gara eta ondo etorri zaigu jabetzeko gure eskuetan dagoela gauza asko egitea!