AITZINDARIAK erakusketa

Azaroaren 8tik 19ra Aitzindariak-Pioneras proiektuaren erakusketa egongo da Igartza Jauregian bertan (Beasain).

Proiektu pilotu honen helburua emakume zientzialariak, teknologoak eta asmatzaileak ikusgai egitea da, Goierriko eskualdeko (Ordizia eta Beasain) lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek egindako bideo laburren bitartez.

Gure eskolako lehengo urteko DBH1eko ikasleek parte hartu dute bertan, proiektua tutoretza-programan txertatuz.

Erronka STEM diziplina ikasle gazteen artean aukeratzea da, parte-hartze dinamiken bidez, prestakuntza horiei dagozkien genero-gabeziak eta Goierri bezalako industri eskualdean duten enplegagarritasun aukerak kontuan hartuta.
Honela, Pioneras-AintzindariakYoutube-ko kanala sortu dugu, zientziaren eta teknologiaren alorreko emakume aitzindarien biografiak eta ekarpenak azaltzen dituzten bideo batzuekin.

Hemen duzue bideoak ikusteko aukera: https://tinyurl.com/y8bv2ytt

Erakusketan bideoak eta ikasleek bildutako informazioarekin egindako argibide-panelak eta baita aitzindari hauen biografiarekiko txosten-biltzaileak ere ikusi ahal izango dira. Jarduera hau, Emakundek antolatzen duen 2017ko XIV. BerdintasunerakoGunearen parte da.

Anima zaitezte!!