Bertako hazien kontserbazioa

DBH 3. mailako SEIN talde bat bertako hazien kontserbazioaren inguruan proiektu bat burutzen ari da.

Proiektu horretan bertako barietateen hazientzat aterpe bat sortzeaz gain hazi horietatik landareak lortu eta ikastetxeko baratzean landatuko dituzte. Guzti hau aurrera eramateko Caritasek Lazkaon duen baratzezaintza tailerreko partaideen laguntza jasotzen ari dira. Ea orain arte belaunaldiz belaunaldi transmititu den jakituria zabaltzen jarraitzen dugun!