Bizikleta martxa

Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 52 ikaslek bizikleta martxarekin ospatu zuten irailaren 29an Mugikortasunaren astea eta Autorik gabeko eguna.
Beasaingo kaleetan barrena orduerdi inguruko ibilaldia egin eta hamaiketakoarekin bukatu zuten jardunaldia.
Era horretan, herriko kaleak denontzat direla aldarrikatu eta herritarrei bizikletaz mugitu daitezkeela helarazi nahi izan zieten.