Bizkotxo solidarioa: PROYDE-PROEGA astea.

mmmm... zein gozoak bizkotxoak!

Aste honetan PROYDE-PROEGA astea ospatu dugu eskolan. Kontatu genizuen bezala, aurtengo garapen-proiektua kaleko haurren “AKWABA ETXEA” sendotzea (ABIDJAN, BOLI KOSTA) da.

Eta egin ditugun ekintzen artean, gaurkoa, martxoak 9, benetan polita izan da, BIZKOTXO EGUNA!!! . San Inazio kaleko eraikinean ikasle eta guraso guztiei banatu zaie bizkotxoa, eta nahi dutenek ordainketa bat egin ahal izan dute. Andre Mari kaleko eraikuntzako guraso, irakasle eta ikasleei, berriz, euro bat kobratu zaie bizkotxo-zati bakoitzarengatik. Honekin jaso dugun dirua goian aipatutako Akwaba Etxea proiektura bidaliko da.

Txikienen kasuan, atariko orduan, familiakoak gonbidatu ditugu aste solidario honetan parte hartzera, eta giro paregabean egon gara guztiok elkarrekin.
Eskerrik asko, benetan, parte hartu duzuen guztioi!

Egin klik PROYDE-PROEGA proiektuari buruz informazio gehiago jakiteko.