DBH 3ko ikasleak Agenda 21en Elikadura Jasangarria lantzen.

Asteazken honetan gure DBH3ko ikasleak Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak Gipuzkoako ikastetxeei zuzenduriko Begirunez Kontsumitu Kanpainan parte hartu dute.

Kanpainaren helburua da gure ikasleek kontsumo kritiko, kontziente eta arduratsua izateko beharrezkoak dituzten ezagutza, trebetasunak eta jarrerak lortzea.

Hiru saio ezberdinetan egingo dira; lehenengo biak ikastetxean ja gauzatu dira balorazioa oso positiboa izanik, eta hirugarrena Donostiako Kontsumo Prestakuntza Zentroan burutuko dugu azaroaren 24ean tailer desberdinak burutuz.
Saio hauen bitartez elikadura jasangarriarekin loturiko gai ezberdinak lantzen ari dira; hala nola, kontsumoaren ondorioak, erosketetarako irizpideak, publizitatea, iraunkortasuna, norberaren ardurak…

Hemen daukazue kanpainaren inguruko informazio gehiago:
http://kontsumobide.blog.euskadi.net/2011/06/03/begirunez-kontsumitu-kan...