DBH3-4 ikasleen proiektuen eguna

Datorren asteazkeneko arratsaldean (maiatzaren 18a) jardunaldi berezi bat daukagu Ikastetxean, SEINen inguruan. Ordu horietan eskolara etortzeko eta jarduera hau ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Ekitaldia hauxe da: DBHko 2.zikloko talde guztiek (3. eta 4.mailetako ikasleek) beren proiektuak aurkeztuko dituzte, erakustazoka-formatua erabiliz (hau da, talde bakoitzak bere stand antolatuko du, bertatik pasatuko diren bisitari guztiei garatu duten proiektua azaltzen).

Poz-pozik hartuko zaituztegu egun horretan. Agur bero bat!

Egin klik gonbidapena ikusteko.