DBHko ikasleek proiektuak aurkeztu dituzte.

Astearte arratsaldean La Salle Ikastetxeko ataria erakustazoka bizia bilakatu zen: Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien proiektuak aurkeztu zizkieten bertatik pasatu ziren bisitariei (beste mailetako ikasleak, gurasoak, irakasleak, lagunak…).
Guztira 20 stand ziren ikusgai. Horietako bakoitzean proiektu bana azaltzen zen, ikaste talde batek burutua, ikasturtean zehar, metodologia kooperatiboa erabiliz. Zientzia esperimentalak, teknika eta gizarte-zientziak ziren proiektuen erreferentziako eremu nagusiak. Jardunaldi polita eta aberasgarria izan zen, eskolan egunero egiten diren hainbeste gauzen isla.