"Eduardo Chillida" 13. Olinpiada matematikoa

Aurreko Olinpiadetan ikastetxeen partaidetza oso postiboa izan zela eta, jarduera matematika arloan jada sendotuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak XIII. OLINPIADA MATEMATIKOrako deia egin zien DBHko 2. ikasturteko ikasleei, eta “EMIE 20+11” Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak antolatuko du.

Gure ikastetxeko 2. DBH-ko ikasle boluntario batzuk jolasorduetan problemak lantzen ibili eta gero, Jone Sukia eta Juan Jose Aroztegi izan ziren gure eskolako ordezkariak Euskadi mailan.
Eta aritzen denak... lortzen duela! Juan Jose Aroztegik 7. saria lortu zuen bertan, zorionak!!!

Mila-mila zorion animatu zareton guztioi eta hurrengo urtean... gehiago!

Hemen klik egin dezakezue sarituen zerrenda ikusteko.