"EDUARDO CHILLIDA" EUSKADIko 14. OLINPIADA MATEMATIKOA

Aurten ere "Eduardo Chillida" Euskadiko 14. olinpiada matematikora joateko gonbidapena jaso dugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egiten die gonbidapena DBH-ko 2. ikasturterko ikasleei, eta "EMIE 20+11" Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak antolatzen du. Bertan, irakaskuntza maila hori ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiek har dezakete parte. Eta nola ez, lehengo urteko emaitza ezin hobeak ikusita, gure 2. DBH-ko ikasle batzuk animatu dira matematikako problemak ebaztera!

Ikasle-talde bat elkartu eta jolasordu batzuetan lanketan aritu eta gero, Josu De Castro eta Miguel Aroztegi joan dira Donostiako fase finalera (maiatzaren 14an). Esperientzia bikaina izan da. Burua trebatzen jardun dira 2 orduz eta poz-pozik irten dira azterketatik. Ia ondo-ondo egin duten! Zorionak biei eta saiakera egin duzuen beste ikasleei baita ere!!

http://berritzegunenagusia.eus/mateolinpiada/