Ekogunera bisita

DBH1-eko ikasleak ekologiaren inguruko proiektu kooperatibo batean murgilduko dira oraingoan.

Hori dela eta, astelehenean Donostiako Ekogunea bisitatu genuen ahalik eta informazio gehien jasotzeko. Bertako baratzetan, besteak beste, landare hazien inguruko informazioa bertatik bertara jasotzeko aukera izan genuen. Gainera, berotegi efektuko gas batzuek lurreko tenperaturan duten eragina ulertzeko, esperimentu txiki bat ere egin genuen.

Bisita interesgarria benetan!