Elhuyar Zientzia Azoka 2016

DBH 4. mailako neska-mutilek Elhuyar Zientzia Azokan (Bilboko Plaza Berrian) parte hartu dute, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera izanez.

Stand banatan aurkeztu zuen talde bakoitzak bere proiektua, jendearen galderei erantzunez eta zalantzak argituz. Bisitari asko pasatu ziren gure gunetik: beste ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, zientziazaleak, zerbait berria ikusi eta ikasi nahi zutenak…

Hezkuntzako Sailburua den Cristina Uriarte ere La Salleko ikasleekin egon zen aurkeztutako lanen inguruan hizketan.

Esperientzia paregabea izan dugu, zoragarri pasa dugu eta giro politean aritu gara!!