Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Martxoak 8,
BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUNEROKO EKINTZA ETA JARRERA PERTSONALEN GARRANTZIA AZPIMARRATUKO DU EMAKUNDEK MARTXOAREN 8ko KANPAINAN

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.

Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, adibidez: txiste matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat; publizitate sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen emakume bat; pertsonen talentua lehenesten duen enpresa bat, zeinean sexua edo arraza ez diren oztopo; alabari bere burua maitatzea ezinbestekoa duela baina bikotea izatea ez dela esaten dion ama bat; bere semearen lehen abizena amarena dela dion gizon bat; ikasleei feminismoak gizarteari egin dizkion ekarpenak azaltzen dizkion irakasle bat; eta semeari “Ez beti dela ez” erakustea erabaki duen gizon bat, besteak beste.

- Informazio gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/2017-mart...

Guk ere ospatu dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna; eskolako patioan elkartu gara eta HH, LH eta DBHko ikasle guztion artean hiru lazo more sortu ditugu!!