ENE LA SALLE BEASAINEN

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Gurean aste guztian zehar ospatuko dugu eguna, herri kirolekin, ikasleek gidatutako motibazio saioekin, gaztañajanarekin, jaialdiekin, goizeko hausnarketekin etab. Eta nola ez, txikienentzat euskararen motibazioan indar berezia duen Potxolotxoren etorrera, abesti, ipuin eta agurrarekin ere bai noski.

Moodleen ere eskuragarri dituzue hainbat bideo motibagarri eta erabilgarri izango dituzuen dokumentu eta ipuin ere. Sartu beldurrik gabe!