Eskola kiroleko lehen jardunaldia

Datorren larunbatean, urriak 15, Altamiran (Ordizian), eskola kiroleko lehenengo jardunaldia izango dugu.

Aurten atletismoarekin hasiko gara, bai benjaminetan eta bai alebinetan. Benjaminek ez daukate izena eman beharrik parte hartzeko (10´ lehenago Altamirako pistara azaldu). Froga konbinatuetan parte hartu nahi duten alebinek ordea (5. eta 6 mailakoek), osteguna baino lehenago izena eman beharko dute parte.

Animatu zaitezte!