Eskolako abesbatza

Orain dela gutxi eskolako Abesbatzan parte hartzeko gonbidapena zabaldu genuen.
Gaur, berriz ere, nahi diegu luzatu ikasleei eskola-koruko kide izatera deia… merezi du benetan ekintza honetan ibiltzea.

Eskolaz kanpoko arrunt bat baino askoz gehiago da: musika eta kantu-teknikak lantzeaz gain, sormena eta sentikortasun artistikoa garatzen dira, lagun taldea osatzen da, irteeretan eta emanaldietan parte hartzen da…
Horregatik saiatzen gara aurten ere Abesbatza martxan jartzen, eta horregatik gatozkizue bigarren aldiz deia eginez. Horrela hasiko gara:

-Urria bukatu arte (hilaren 18a den datorren asteartetik aurrera) saioak nahi duenarentzat eta dohainik izango dira irekita: hilabete honetan ez da beharrezkoa inskripzioa egitea edo inolako konpromisorik hartzea. Nahi duten ikasle guztiek etor daitezke probatzera eta aurtengo plana ezagutzera. Gogoratu: asteartetan eta ostegunetan elkartzen gara, arratsaldeko 6:15etatik aurrera.
-Betiko eskola-korua izanik, asmo berriak badaude ikasturte honetan: antzerki musikala lantzea eta, ahal bada, musikal bat prestatzea. Bisita ezazue prestatu dugun bideoa:

Deia Lehen Hezkuntza osoko eta DBHko I. zikloko ikasle guztientzat da… badakizue, hurrengo hitz ordua datorren asteartean dugu, 6:15etan.

Anima zaitezte, etorri ezagutzera!