Euskal herriko hazien sareak antolatutako formazio tailerra

3. DBH-ko SEIN proiektuaren gaia ("Eraiki herri solidario bat") aitzaki hartuta ikasturte honetako ikasleak Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako formazio tailer bat jaso zuten urriaren 19an.

Bertan hazi desberdinen jatorri eta kontserbazioaren inguruan sakontzen aritzeaz gain, barazki eta fruitu desberdinetatik haziak ateratzen ikasi zuten.
Aldi berean, gure herrian generazioz generazio transmititzen joan den eta galtzeko arriskuan dagoen nekazaritza ondare genetikoa ezagutzeko aukera izan zuten.
Ea etorkizunean ondare hori mantendu eta babesteko gai garen!

Hemen daukazue Euskal Herriko Hazien sarearen web orrialdearen link-a, informazio gehiagorako: http://www.haziensarea.org/