EUSKARAK 365 EGUN

Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, astean zehar hainbat ekintza joku eta motibazio saio egin ondoren, La Salle ikastetxeko Ostrillaje ikasle Batzordeko ikasleak udalak bultzatutako ekimena indartzera hurbildu dira Plazapen kokatuta zegoen euskararen muralera.

Ostrillaje Taldea ikastetxeko Euskara Batzordekideek osatzen dute. 4. DBHko ikasleak izan dira ordezkari. Potxolotxoren eta Morkotsaren, ikastetxeko Euskara erabilera akuiluen, hainbat marrazki eraman dituzte muralera. Herriko kultur biziarekin lotutako marrazkiak (zubiko ezpata dantza, San Martingo erromeria, herriko baserriak etab).

Goizeko lehen orduan lehenak izan dira kale nagusian zegoen panela elikatzen. Euren ekarpena egin ondoren, ikastetxera itzuli dira DBHn goizean eta LHn arratsaldean ospatu den ikastetxeko 8. Kantu Kantari ekitaldira.

Hemen dituzue zenbait argazki!
Euskarak 365 egun!