Euskararen nazioarteko eguna: abenduak 3

ENE LA SALLE BEASAINEN

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

Gurean ere ospatuko dugu bada eguna, aste guztian zehar ospatu ere, herri kirolekin, gaztañajanarekin, jaialdiekin, goizeko hausnarketekin etab. Hori guztia txikienentzat euskararen motibazioan indar berezia duen Potxolotxoren etorrera, abesti, ipuin eta agurrarekin noski.

DBHko ikasleek bestalde gure ikastetxeko Ostrillaje euskara batzordeko kideek gidatutako motibazio saioak izango dituzte aste honetan gune. Izan ere, folkloreko bertso, joko, musika… eta gainerako topikoetan erori gabe, euskarak eguneroko izan behar luke gure artean. Benetako garaipena jakinetik hitz egin nahi izatera pasatzea litzatekeelako. Horren inguruan joango da euren jarduna.

Hemen dituzuen hauek berriz motibaziorako egoki derizkiogun euskararen inguruko bideoak dira. Gustagarri izango dituzuelakoan, zorionak! Euskarak egunero behar gaitu, eta guk hura… zerk egiten gaitu bestela euskaldun?