FAMILIA

  Aita, ama, anaiak, arrebak, amonak, aitonak… FAMILIA izan da Otsaileko hilabete honetan lantzen aritu garen gai nagusia, bestelako ikaskuntzen oinarria izan ere. Honela, ikasleek beraien albumak azaldu dizkigute banan-banan eta familia mota desberdinak ezagutzeko aukera ere izan dugu.

  Oraingoan, gaiarekin lotutako ipuinek izugarrizko garrantzia eta onarpena jaso dute ikasleen aldetik eta batez ere, “Hiru txerritxoen” ipuinak, joko asko eman digula esan genezake. Hain gustukoa izanik eta otsoari beldurra kentzearren, tailer berezi bat egitea erabaki genuen. Honela, ume guztiak hiru taldeetan banaturik, talde bakoitzak etxe bat sortu zuen: batzuk lastozkoa, beste batzuk egurrezkoak eta besteek harrizkoa.

 Azkenik, sortutako material guztiak eszenatoki gisa erabiliz, hain gustukoa duten ipuinen antzezlana egitea lortu genuen, hiru txerritxoak lagun izan genituela. Otsoa hain gaiztoa ez dela ere konturatu ginen eta garrantzitsuena dena, pila bat ikasi eta primeran pasatu genuen!

2 urteko ikasle eta andereñoak