FAMILIA IHAUTERIAK ESKOLAN!

*Argazkiak (Goierriko Hitza): http://goierri.hitza.eus/2017/02/24/beasaingo-la-salleko-inauteriak/

Aurreko larunbatean, otsailak 25, eskolako IZARTXO aisialdi taldeak antolatutako ihauteriez gozatzeko aukera izan genuen hezkuntza elkarteko 550 pertsonek. Eguraldia lagun izan genuen eta horrekin batera animo, dantza, oihu eta pilo bat irri elkarbanatu genituen.

Eskolatik arratsaldeko 17:00etan irten ginen eta Kikarako parkean meriendatu eta atseden hartu eta gero, 20:30ak arte luzatu genuen festa Bideluzera bitarte. Gainera, eskolako jangelan, gurasoek prestatutako afari goxoarekin eman genion amaiera festari.

Eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen! Eskerrik asko gure ikasle guztiei! Eskerrik asko familiei parte hartzeagatik! Eskerrik asko antolakuntza lanetan aritu zareten gurasoei! Eskerrik asko eskolako irakasleei taldearen parte izateagatik! Eskerrik asko eskolako beste langileei! Eskerrik asko begirale guztiei zuen arduragatik, zuen denbora gurekin elkarbanatzeagatik! Eta eskerrik asko ikusle izan zinetenoi, oparitutako txalo guztiengatik!

Hurrengo Ihauterien zai gaude dagoeneko!!!