Frantseseko ikasleen txangoa Baionara

Ordubeteren buruan "Atelier du chocolat" deritzan txokolatea egiten duten artisau lantegiaren sarrerara iritsi ginen.
Gabonak zirela eta langile mordoxka ari zen lanean bertan, garaian ohikoak diren forma bereziko txokolateak egiten. Kakao portzentai desberdinen txokolate degustazio txandaren ondoren, autobusez turismo bulegoraino gerturatu ginen.

Arratsaldeko 5etan berriz bueltan ginen Adour eta Errobi ibaien artean makina bat buelta eman ondoren.

Gabonetan jarri ohi duten noria erraldoian garraxi bat baino gehiago atera genituen eta frantsesez aritzeko ere aprobetxatu genuen noski. Eguraldi zorragarria izan genuen eta primeran pasa genuen!