GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Urteari bukaera emateko azken tailerra egin genuen abenduaren 14an. Gabonak gaitzat hartuta, eta Jesusen etorrera ospatzeko, gela girotu genuen, gabonetako abestiak ikasi genituen…

Ainararekin, material desberdinak (zetazko papera, eskuko margoak, gometsak, sarea...) manipulatu ondoren, gabonetako zuhaitz erraldoi bat osatu genuen.

Laurarekin, jaiotzako elementu nagusiak errepasatu ondoren, pertsonaia bakoitza material desberdinekin jantzi genuen.

Eta Miriamekin Belengo izar distiratsua apaindu ondoren, instrumentuekin gabon abestiak abestu eta dantzatu genituen.

Ondo ondo ospatu itzazuela gabon opor hauek, indarrak hartu eta etxekoekin goxo goxo egoteko aprobetxatu!! Bueltan, abesti, ekintza,… eta jolas berriak ikasiko ditugu-eta!!