HARA

Ondo dakizuenez, HARA La Salle ikastetxetako egitasmo edo programa berezi bat da.

Daukan helburu nagusia pertsonaren barnetasuna lantzea da.

Orain dela urte batzuk ezarri zen gure eskolan (horrexegatik nahiko ezaguna duzue). Ordutik, ikasleek eta irakasleok HARAren saioak egiten ditugu. Baina programa hau guztiontzat da: pertsona bakoitzaren barnekoa.
haztea eta zaintzea helburua izanik, gurasoei ere eskaintzeko asmoarekin osatu da.

Badira bi ikasturte familien talde hau martxan jarri genuela eta oso pozik gaude izan duen harrerarekin. Aurtengo programazioa laster abian jarriko dela jakinarazi nahi dizuegu eta parte hartzeko deia egin ere bai, noski.
Animatu!
Hemen informazio gehiago:
http://www.lasallebeasain.eus/eu/hara-gonbidapena-gurasoentzat