HARA FAMILIEKIN

Aurreko astean, HARA FAMILIEKIN martxan jartzeko aukera izan genuen.

Aurten, gurasoen partaidetza positiboa izan da (32 aita-ama) eta talde oso handiak ez izateko, bi talde sortu dira: aurreko urtean hasi zirenekin lehengo taldea egin dugu eta apuntatu berri direnekin bigarrengoa (biak arratsaldeko eskola ordutegian zehar).

Saioak, desberdinak biak, oso ondo igaro ziren eta gurasoen iritzia eta ebaluazioa ona izan zen guztiz. Gainera, urtean egingo diren beste bost saioen egutegia ere banatu zen, saio bakoitzean egingo dena pixka bat azalduz…

Ea datorren saioetan ere horrelako esperientzia positiboak bizitzeko aukera dugun!