HARA FAMILIEKIN

Ikasturtea aurrera doan heinean, ekintzak amaitzeko unea iristen ari da. Honela, aste honetan, asteartean hain zuzen, ikasturteko azken HARA FAMILIENTZAT bideratu genuen.

Hamaika ama etorri ziren ikastetxera eta besteon presentziaz disfrutatzeko aukera izan genuen, baita masaje erlajante eta goxo batez ere. Gainera, egindako saioak zein bizitakoak ebaluatzeko une bat ere bilatu genuen non oso gauza interesgarriak atera ziren.

ESKERRIK ASKO AMATXO GUZTI HORIEI HORRELAKO JARRERA ONA ERAKUSTEAGATIK ETA BERAIN PARTAIDETZARENGATIK!
Datorren ikasturtean elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara oraingoz!