HARA familiekin martxan!

Hirugarren urtez, familientzako bideratzen den HARA taldea jarri da martxan dagoeneko.

Aurtengo ikasturtean, talde bakar bat izango dugu, ¡sendoa eta jatorra benetan!

Honela, aurreko ostegunean, azaroak 10, SEIN gelan bildu ginen talde dinamikak egiteaz gain, gu ere aurtengo “Begira ezazu harantzago” leman murgiltzeko. Elkar ezagutzeaz gain, Ukimenaren zentzumena landu genuen gorputz kontzientziako ariketen bidez, eta erlaxazio misto batekin amaiera eman genion.

Mila esker bertara gerturatu zineten ama eta aita guztiei!
Abenduko saioan berriro ere elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara…