HH 4-5 urteko ikasleen txangoa.

Udazkenarekin batera eta eguraldi oneko azken egunak probestu nahian aurreko ostegunean azaroak 3, arratsaldean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Beasaingo kaleetan zehar murgildu ginen, haizeak zuhaitzetatik botatako hostoak biltzeko.

Horiekin gero, dagoeneko prestatzen ari garen eskulana bukatuko dugu eta gure pasabide zein gelek apaingarri dotoreenak izango dituzte.

Azkar ibili ziren gure txikiak eta denbora soberan zegoenez, parkean ibiltzeko tartetxo bat ere aurkitu genuen.

Ikasten ari garen olerki polit batekin agurtzen gara…

HAIZEA
Zurru-murru
Kristalak klink
Firin-faran
Ateak klank
Zuhaitzak oker
Aitonari txapela
Hostoak hegan
Haizeak eraman