Ikasleak bizikizunetan

LH6ko ikasleak
Urriaren 3a eta 4a bereziak izan ziren 6. mailako ikastaldeentzat: Ordiziara joan ziren elkarbizitza-topaketa egitera. Bizikidetza, elkartasuna, taldearen barneko batasuna eta bakarkako tutoretzak modu berezian lantzeko egunak izan ziren.

DBHko ikasleak
DBHko ikasle guztiak urriaren 5ean eta 6an joan ziren bizikizunetara. DBH 1 mailakoak Larraulera joan ziren, DBH 2-koak Urretxuko Santa Barbara aterpetxera, DBH 3-koak Urnietara eta DBH 4-koak Beizamara. Egonaldian bakarkako tutoretzak aurrera eramateaz gain, elkarrekin bizitzeko aukera izan zuten ikasle eta tutoreek. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, SEIN taldeen aurkezpena egiteko parada ere izan zuten. Talde Kohesio lanketa eta HARA saioak ere izan zituzten. Eta nola ez, sukaldean, gaubelan, garbiketetan eta antolaketan denak elkarrekin aritzearen bizipena!