Inauteriak 2015

 Otsailaren 13an, ostirala, gure ikastetxean inauteriak ospatu genituen. Goizean goiz hasi ginen mozorroak janzten, eta azken ukituak eman ondoren, 10:45 aldera Beasaingo kaleetan barrena abiatu ginen. Hura jendetza gure zain zegoena, guraso, aiton-amona, izeba-osaba,ezagunak… gu ikusteko irrikitan zeuden! Eta halaxe greziar txiki eta haundiz bete genituen kaleak, eguraldia lagun genuela “pergoletaraino” joan ginen, han buelta hartu eta udaletxeko aldapatik berriro ere eskolara,ondo merezitako hamaiketakoa egitera! Haur zein heldu gustura ibili ginen gure gertukoei irrifartsu agurtzen. Aurtengoa bukatu da, orain datorren urteko mozorroa pentsatzen hasi beharko dugu…

 Otsailaren 14an, larunbata, Beasaingo kaleak IZARTXO itsasontziko marinelez bete ziren. Dantzaz busti zituzten Beasaingo kaleak! euriak ez zituen gure marinelak beldurtu, a ze martxa, marinel konpartsa! Argazki gehiago ikusteko: picasaweb.google.es/izartxobeasain