IRRATIA LANTZEN!

Azken hilabete honetan, komunikabideak gai nagusia izanik, irratia izan dugu aztergai 5 urteko gelan.

Hasieran aurre ezagutzak jaso eta jakin nahi genuena zehaztu genuen.

Gero, etxean zein eskolan tokatutako gaiaren inguruan, ikerketa lanak egin genituen eta gelan, gure laguntxoei aurkeztu genizkien, sortutako irrati erraldoian informazio guztia bilduz. Azken bi asteetan, burubelarri aritu gara gure irrati saioa prestatzen eta denon elkarlanari esker, oso grabaketa polita egitea lortu dugu.

Gure proiektuari merezitako amaiera emateko, ostiralean, Segura Irratira egingo dugu irteera ikasi dugun guztia gertutik ikusteko.

Izan dugun esperientzia aberasgarria eta gero, prest gaude hurrengo proiektuari hasiera emateko!