IZARTXO AISIALDI TALDEKO aurtengo lehen topaketa.

Kaixo denoi!
Ikasturtean guztiz murgilduta gaude dagoeneko eta horrekin batera, eskolako ekintza berezi bati ere merezitako hasiera eman diogu urrian zehar, IZARTXO AISIALDI TALDEA martxan dago!

Taldeko zaharrenekin hasi ginen, jolas desberdinen artean, urteko eskulan amankomunaz gozatuz eta diskofesta dibertigarri batekin amaituz. Txikienek ere ederto pasa zuten txokoz-txokoz, hauek ere aurtengo La Salleko lemari jarraituz eta 5 urtekoei ateak zabalduz: BEGIRATU HARANTZAGO!

Azkenik, eta hauek bai, eskolatik kanpo, GO!AZEN-eko estreinaldiaz goatzeko aukera izan zuten aurreko larunbatean. Begirale kopurua handia izan zen eta zoriontzekoa, eta umeak, urteroko legez, irri eta ilusioz gainezka ibili ziren.

Hasi baino ez gara egin… izango duzue gure berri!
AUPA IZARTXO!!!