IZARTXO IHAUTERIAK MARTXAN!!!

Kaixo denoi!

Urte berriarekin batera, jarri ditugu zazpigarren urtez IZARTXO IHAUTERIAK martxan!

Erantzun bikaina jaso dugu aurten ere eta otsailaren 25ean, larunbata, 550 lagun (haur, gazte, guraso, familia, irakasle...) irtengo gara dantzan Beasaingo kaleak kolorez eta erritmoz betetzeko asmoz.

Dena ondo atera dadin, aurreko igandean, dantza entseguekin hasi ginen, euria lagun izan ez bagenuen ere. Hala ere, badakizue eguraldia ez dela inoiz muga izan guretzat! Hemendik ihauteri eguna bitartean, beste lau entsegu izango ditugu lau igandeetan, arratsaldeko 16:30etan, banaturik (Urtarrilak 22 eta Otsailak 5, 12 eta 19an).

Familiez osatutako beste lan taldeak ere martxan daude, non antolaketarekin zerikusia duten gai desberdinak prestatzen eta antolatzen laguntzen ari diren (karroza, afaria, baimen desberdinak...).

Eskerrik asko familia guztiei beraien partehartzeagatik! FESTA MUNDIALA IZANGO DA ZIUR!