Jangela eta liburutegia

Aurten eskolan zenbait aldaketa egon dira, eta eskola barruan ere ikasleok aldaketa horiek somatu ditugu:

DBH 4ko gelak beheko pisuko pasilloan dauden geletara mugitu dira, hau da, beheko solairuan DBH 3. eta 4. mailakoak egongo dira aurten. Baina zergatik?
Lehengo urteko DBH 4ko bi gelen arteko pareta bota eta erabilera anitzeko gela bakar bat egin da. Gela handi honetan hiru gune orokor egongo dira: lana egiteko lekua (mahaiekin,ordenagailuekin...), koltxoneten lekua (erlaxaziorako...) eta harmailen lekua.
Liburutegi eta informatika zerbitzua eskeiniko da bertan arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.. Ikasleok bakarkako lana egiteko aukeraz gain, taldeko lanak egiteko aukera ere izango dugu gela honetan, baita ordenagailuak erabiltzeko ere.

Lehengo urteko SEIN gela talde-lanetarako erabiliko dugu, eta baita kapera bezala ere.

Horrez gain, jangela berritu da, handitu eta tresneri berria jarri. Helburua bertan sukaldatzen hastea da, baina noiz hasiko diren horretan oraindik ez dago zehaztuta.