Jose Antonio Peña II. meeting-a

Txindoki Atletismo Taldeak, bigarren urtez jarraian, Jose Antonio Peña zenaren oroimenezko atletismo meeting-a antolatu du Ordiziako Altamira estadioan, uztailaren 2an.

Bertan, haurrentzako 50 metro (benjaminentzako) eta 60 metrotako (alebinentzako) frogak antolatu dituzte. Zuen seme-alabek parte hartu nahi badute, txindokiat@yahoo.es helbidean izena eman eta egunean bertan parte hartzea konfirmatu behar dute.

Estatu mailako atleta onenetako batzuk izango ditugu bertan (luzera jauzian, pertika jauzian, 100 metrotan, 1.500 metrotan...), beraz, azaldu ahal baduzue, ikuskizun polita izango. Ondo pasa oporrak!!

Egin klik informazio-orria ikusteko.