Justizia eta bakearen astea

BAKEAREN OSPAKIZUNA: Osteguna, urtarrilak 29. "La Salle Beasain, Bakearen eraikitzaileak".

 

Aste honetan justizia eta bakearen astea ospatu dugu. Ekitaldi desberdinak antolatu ditugu aste guztian zehar: hitzaldiak, bixitak... eta ostegun arratsaldeko ospakizunean (eguraldia zela eta bi eraikuntzetan egin behar izan genuen) denok batera aldarrikatu genuen bakea eta justizia nahi ditugula. Mundu guztiarentzat B A K E A . Hemen daukazue ekitaldiko argazkiekin egindako bideoa:
"Hegoak ebaki banizkio, neuria izango zen, ez zuen aldegingo, baina horrela ez zen gehiago txoria izango, eta nik... txoria nuen maite".