JUSTIZIA ETA BAKEAREN ASTEA: ekintza sinbolikoa

Aste honetan zehar Justizia eta Bakearen kanpaina ari gara burutzen eskolan.

Zuen seme-alabak mundu zuzenago bat eraiki nahi duten erakunde batzuen testigantza eta irakaspena ezagutzen ari dira (maila bakoitzak esperientzia ezberdin bat bizi izan du egunotan): Arangoiti Egoitza, Gautena, ONCE, bidezko merkataritza, Kemen kirol kluba, Gureak, Atzegi, Caritas…

Kanpainaren bukaera denok batera egingo dugun ekintza sinboliko bat izango da. Gure gizarteak eta mundu osoak duten Bakearen beharra aldarrikatu nahi dugu horrekin. Baita bakea eraikitzeko hartzen dugun konpromisoa ere.
Bihar izango da (osteguna), arratsaldeko 3:30etatik aurrera, eskolako atarian (Andre Mari kalean dagoena).

Egin ezazue bat zuen seme-alabekin, eta esan ezazue zuek ere justizian oinarritzen den Bakea behar dugula! Animatu zaitezte eta etorri gurekin parte hartzera!