"Korrika Txikia"

Korrika txikia ospatu da gaur Beasainen, eta La Sallek ere parte hartu du gainerako ikastetxeekin batera. Lekukoa Murumendikoen eskutik jaso dugu Zubimusu plazan, eta Laboral Kutxan Andramendi ikastolakoei eman diegu. Txikienek gure zatia egin dute eta itzuleran berriro sartu dira beste guztiekin batera. Amaiera plazan izan da, guztiok giro onean aurtengo abestiarekin eta kalejirarekin. Gora Korrika!!!