Laborategia martxan DBH4ko ikasleekin

Gaurkoan, erreakzio kimikoak aztertu ditugu, hain zuzen ere, ozpin eta bikabornatoaren artekoa.

Pauso hauek jarraitu ditugu: Erlenmeyer matratze batean 15ml ozpin (CH3COOH) ezarri dugu. Beste alde batetik, balantzan 2,5 gramo bikarbonato (NaHCO3) pisatu eta inbutu bat erabiliz, puxika baten barrura sartzea lortu dugu. Bikarbonatoz betetako puxika, matrazearen ahoan ezarri eta buelta eman diogu ozpinean erortzeko. Bi erreaktibo hauek puxika puztutzea lortu dute, izan ere, erreakzioa egiterakoan karbono dioxodoa askatu da.