Lema 017/018

Aurtengo goiburuak bizipozaren gaia lantzen du.

Azken urteetan, Berezko Izaera dokumentuko balioetan oinarritu gara urteko goiburua zehazteko.
Aurten, aldiz, beste planteamendu bat egin dugu.

Bizipoza hitzaren esanahiari begiratzen badiogu, hauxe aurkituko dugu: “Bizitzeko poza duenaren egoera edo jarrera”. Sentimendu atsegina eta bizia da, eta kanpoko zeinuen bidez adierazten da: hitzekin, poza adierazteko keinuekin edo ekintzekin. Gizakiak bizitzan sentitzen duen sentimendu askotariko bat da bizipoza.

Barneko egoera freskoa eta argitsua da, eta ongizatea, energia-maila handia eta prestasun boteretsua sortzen ditu. Bizipoza sentimendu edo balio bat da, ekintza konstruktiboa; pertsona orok hauteman dezake, eta bizipoza esperimentatzen duenak bere itxuran, hizkuntzan, erabakietan eta ekintzetan islatzen du. Tristezia eta beldurra aurkako sentimenduak edo emozioak dira. Hala ere, tristeziazko itsasoetan eta beldurrezko aintziratan nabigatuko dugu, bizipozaren lema gidari dugula; tristezia eta beldurra bidaide izango ditugu beti, eta bizipozez bizitzeko erreferenteak izango dira.

Bizipoza, bakea eta baretasuna bezalaxe, gure barnetik jaiotzen da, eta ez dago bizipoza kanpotik modu iraunkorrean sentiaraziko digun ezer.

Zergatik hautatu dugun bizipoza:

• Berezko Izaeraren balioak bizitzeko moduaren sintesi gisa uler daiteke bizipoza.
• Gure ikastetxeen barnean, salletar estiloa edo biziera dugu, eta hainbat errealitate hartzen ditu barnean: hurbiltasuna, senidetasuna, behartsuarenganako arreta…, eta, estilo horren barnean, elementu berezia da bizipoza.
• Bizipoza adierazi egiten da, eta, horregatik, jaiak oso garrantzitsuak dira gure ikastetxeetan. Elkarrekin egoteko, elkarrekin bizitzeko eta alaitasunerako garaiak. Ikasle ohi askok La Salleko festen oroitzapen ederra gordetzen dute; haien bizitzetan une gogoangarriak eta garrantzitsuak izan ziren, bizipozez betetako denbora berezia, urte osoan zehar bizitzen zenaren punturik gorena.
• Zure bizipoza, neurea… Beste pertsonarengan bizipoza bilatzea eta posible egitea da gure bizipoza lortzeko bidea…

Alaitasunaren kolore horiak eguzkiaren argia sinbolizatzen du. Bizipoza, zoriona, adimena eta energia irudikatzen ditu.
• Kolore horiak berotasuna iradokitzen du, bizipoza sortzen, buru-jarduera sustatzen du, eta giharretako energia eragiten.
• La Salleren logoan, izarra horia da, eta bizitza pozik eta alai bizitzeko gonbita eta erronka da.

BIZIPOZA

Nire irria zuretzat,
pozik eskaintzen dizut,
alaitasun sakon baten
iturri eta ispilu.

Itsasoa horiz jantzita
lotaratzen da eguzkia:
hurbileko maitasunaren
laztan gozo eta bizia.

Eskua elkarri emanez
saiatzen gara denok dantzan,
etsipena bazter utzita,
eta minaren arantza.

Inoiz tristeziak badigu
gure alaitasuna lapurtzen,
gogotik saiatuko gara
eguzki berri bat pizten.

(Jatorrizko letra - Patxi Ezkiaga. Egokitzapena –Juan Luis Urmeneta
Musika: Juan Karlos Irizar)

Ikusi eta entzuteko: https://drive.google.com/file/d/0B7rq5YSJBdLDQzNrRE9IU3Q4M1E/view?usp=sh...

2014an Nürnbergen (Alemania) egindako Flashmob-a, Beethovenek konposatutako “Alaitasunaren ereserkia”: