LH 2 eta LH 4

LH 2 eta LH 4: BARATZE Baserri eskolan.

LH 2 eta LH 4ko neska-mutilak Baratze Baserri eskolan (Gautegiz Arteaga) egonaldia izan dute, martxoak 14-16 bitartean. Gure txikitxoek, bigarren mailakoek, gau bat igaro dute, eta 4. mailakoek bi gauko egonaldia egin dute. Bertan, baratzeko produktuak landatu dituzte, artisautza, jolasak, sukaldaritza, animaliak ezagutu eta zaindu dituzte eta landa-natura bizitzara hurbiltzeko aukera paregabea izan dute. Zoragarri pasa dute eta giro polittean aritu dira.