Mendi irteera (azaroak 6)

Datorren igandean, azaroaren 6an, herriko mendizaleok Aitzgorri Mendizale Elkartearen Finalista Eguna ospatuko dugu.

Festarekin bat egiteko gonbitea bidaltzen dizugu. Egunaren programa hemen duzu:

-Irteera, Beasaindik (zine paretik), 8:30etan izango da.
-Murumendira abiatuko gara lehenengoz: gailurrean gaudela hamaiketakoa egiteko aukera etorriko da.
-Garin auzora jaitsiko gara gero. Bertan, urtean hil diren mendigoizaleen aldeko meza egingo da.
-Eta jarraian sari-banaketa helduko da (urtean zehar eginiko irteeretara gehien etorri direnentzat).
-Beasainera itzultzeko autobusak 14etan aterako dira, Garinetik.

Egun honetan parte hartzeko:
-Komunikazioaren orria bete ondoren (erantsitako fitxa), bi lekutan eman daiteke: ikastetxeko idazkaritzan (osteguneko 17:00ak arte) edo Aizkorri Mendizale Elkartean (ostiralean, 20:00etan). Ez da ezer ordaindu behar, irteera oinez egiten delako.

Hemen duzue komunikazio-orria:
http://www.lasallebeasain.eus/eu/murumendi-garin-finalista-eguna2016

Animatu zaitezte!!