Ohitura osasuntsuak bultzatzeko lasterketa

DBH3ko ikasle talde batek ekainaren 9an, ostiralean, lasterketa bat antolatu dute eta izena emateko epea bihar, ostirala, 12:00ak arte irekita egongo da.

Lasterketaren izena hau da: "Ohitura osasuntsuak bultzatzeko lasterketa".

Lasterketa hau berezia izango da, hiru partaideko taldeak izango direlako eta talde bakoitzean heldu bat, nerabe bat eta haur bat egongo dira. Bakarka edo taldean eman daiteke izena, bakarka ematen baduzu izena taldeak ausaz osatuko dira.

Taldeka zergatik? Erreleboetako lasterketa bat izango delako. Helduak buelta bat emango du lekukoa nerabeari pasa eta beste buelta baten ondoren umeari pasatuko zaio lekukoa.

Lasterketa Beasaingo Gernika pasealekuan egingo da, 520m korrikalari bakoitzak, besterik ez. Lasterketan parte hartzen dutenak ostiralean 18:00tan San Martinen estatuaren inguruan dortsalak jasotzera etorri behar dute eta lasterketa 18:30etatik 19:30etara izango da. Lasterketa burutzen ari den bitartean ingurukoei laguntzen dien erakunde ezberdinak egongo dira beren lana erakusten. Beraz, korrika egiteko ez zaudetenak erakunde hauek ezagutzera ere etor zaitezkete. Erakundeen artean egongo dira: Atzegi, Baltistan, Super H, Caritas,... Lasterketa bukatu ondoren ekintza sinboliko bat egingo da 20:00ak aldera.

Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Korrikalari bezala parte hartu nahi baduzue bidali zuen izena eta adina (taldeak egiteko) e-mail honetara: sein3.9@lasallebeasain.net
Izena ematen duenari, email bat bidaliko zaio izen ematea konfirmatzen eta elkartzeko lekua eta ordua gogoratuz. ANIMATU ZAITEZTE!!

Bideoraen link-a: http://www.gitb.eus/azken-berriak/9601-taldekako-lasterketa-antolatu-du-...