Okinak egun batez!

Aurreko asteazkenean, apirilaren 27an, 4 urtekoak autobusa hartu eta Pagosara abiatu ginen okinen lanbidea gertutik ezagutzeko asmoz . Ongi etorri handia egin ziguten eta oso jator portatu ziren gurekin.

Honela, hasiera batean ogia egiteko zein osagai behar genituen ikusi eta gero, batidora erraldoi batean nahastu genituen denak, masa prestatu ahal izateko. Ondoren,ume bakoitzak masa zati bat hartu eta beraien laguntza eta erakutsitako ereduekin forma desberdinetako ogiak egiten aritu ginen, SORMEN HANDIKOAK GURE TXIKIAK BENETAN!

Bukatzeko, tenperatura oso altuan zeuden labe handietan sartu genituen masa guztiak eta airezko mangera batekin arropako irin guztia kendu ziguten, oso momentu dibertigarria izan zen!
Eskuak ogiz eta opilez beteta bueltatu ginen eskolara, beste laguntxo eta familiakoei bizitakoa kontatzeko irrikaz.