Ongi etorri ikasturte berrira!

Ongi etorri! Kaixo! Ikasturte ona guztioi!

Horiek izan dira eskolako lehen egunetan eskolan entzun eta esan ditugun hitzak…
Baina ikasturte berriaren lehen egun hauetan, urtean zehar beste momentu garrantzitsu batzuetan egingo dugunez, mezu eder batekin hasiko gara.
Abesti bat da; hobeto esanda, musika ederrez jantzi den poema sakon bat. Gustatuko zaizu...
Poemaren letra irakurriz, hau aurkituko duzu:
Metafora edo alegoria bat da (badakizu, zentzuz beteriko irudi bat…) Horretan, pertsona batek bere bizitzaz hitz egiten du, bidai pertsonal bat azalduz: “Nabigatzen noa…”, “Hegan noa…”, esaten du. Eta bidaiaren helmuga ere aipatzen du: ez da leku bat, bilatzen duen pertsona bat baizik…

A!, eta momentu batean “ni” hori (nabigatzen noa, hegan noa…) “gu” izatera pasatzen da. Bizitzaren bidaia ez da bakardadean egiten.

Ikasturte berria hasi dugu jada. Berriz ere nabigatzeko eta hegan egiteko prestatzen gara:I am sailing.
https://goo.gl/Bf1SEJ