La Salle eguna 2016

Aurten ere La Salle astea ospatu dugu ikastetxean, eta atzo, maiatzak 6, La Salle eguna izan genuen.

Aste guztian zehar ekintza ugari izan ditugu, eta atzokoa egun bikaina izan zen: buruhaundiak, Joxe Martin txirrindulari igoera Erauskinera, pintxo lehiaketa, elizan egindako ospakizuna, futbol-partidua, bazkaria, dantzaokea arratsaldean... a ze giroa!! Beasaingo jaiei hasiera emateko modu ezin hobea!!

Zorionak denoi, eta ondo-ondo pasa jaietan!

"La Sallek bere eguna ospatu du" (GITB): https://vimeo.com/165592380